Xiberoko garapen ekonomikoaz gogoeta aitzina doa.

2018/12/03a

DSC04167.JPG

Igikortarzüna, bizizale kopuruaren aphaltzea, abiadüra haundiko interneta, langileen atzamaiteko nekeziak edo enpresen eraikitzeko lür eskasa besteak beste, garapen ekonomikoa baseri mündüan hunkitzen dütüen problematikak jorratürik izan dira Barboxen, neskenegünean, Odace, Barkoxe Bizi eta Eusko Ikaskuntza alkarteek antolatü züen gogoeta egünaldian.
Sylvie Durruty eta Mixel Etxebest Euskal Alkargoako haütetsiek eta Bernard Uthurry Akitania Berriko haütetsiak problematika güzi horiek ontsa barneratürik zütüela erakutsi düe eta erabaki güneetan bideratzen ari direna eta preseski zer erabaki hartüko dütüen ondoko hilabeteetan baseri mündüko ekonomiren garatzeko zehaztü düe.
Xiberoako adibidez, igikortarzünaren sailan, Maule üngürüan naveta baten ensegüa eginen dela jakinarazi dü Mixel Etxebestek, eta laborantzako, Teknopola baten sortzeko xedea laborantza üngürüko ikerketaren garatzeko aipatü dü eta Xiberoa lürraldea, lürralde biologikoa bilakaraztea.
Barkoxe Bizi, Azia edo AIBA bezalako alkarteen ekarpenaren inportentzia ere azpimarratürik izan da, haütetsiek erabaki honak har ditzaten, leküan leküko beharrak ontsa argitzeko behar beharrezkoak beitira holako alkarteak.
Egünaldiaren antolatzaileak botzik agertü dira, herritarrak eta erabakizaleak kürütxarazi beitdütüe, eztabaida barna eraman beita eta aktore güziak mahain beraren üngürüan, ikusmoldeak trükatü ahal izan beitdütüe.
Argitxu Camus eta Patrick Queheille antolatzaileak :
Püblikoan ziren jente zonbaiten oharrak :
Nolako garapen ekonomikoa baseri mündüan ? eztabaida osoa :