Xibero Trail lasterkak, hemen gaintiko lasterka ezbardinen artean, bere leküaren egitea kausitü dü.

2018/12/03a

DSC04150.JPG

2018an 4. edizionea antolatü züan ber izeneko alkarteak, eta haren bilan oso baikorra egin dü, neskenegünean Larraineko Logibaren egin züan biltzar nausian.
Maratoia ala lasterka llabüragoen egiteko 700 parte hartzale hüilantü ziren iragan üdan.
Denbora eder lagün, Larraineren üngürüko bazter ederrez gozatü ziren bai lasterkalariek, baita ere jin ziren so egile güziek.
Erran behar da alkarteak lan haundia egin züala komünikazioan lasterkalarien erakartzeko, web güne bat sortzez besteak beste.
Ekonomikoki ere positiboa izan beita bilana, antolatzaleek baieztatü düe dagün urtean 5. edizionea antolatüko düela, 2019ko agorrialaren 3an.
Hervé Amestoy :