100 bat nerabe bildü ziren iragan ostegünean Maule Baita zinema gelan.

2018/12/04a

1245421.jpg

100 bat nerabe bildü ziren iragan ostegünean Maule Baita zinema gelan. Xiberoko Osagarri poloak eta Euskal Herri Alkargoak antolatü hitzordü honen helbürüa zen, bere bürüaz beste egiteko mehatxüaz mintzatzea. Arenküra latz hontarik haratago joan dira oharrak, tratü txar arruntak ere aipatüak izan beitira, hala nola, ustez arraileria gisan erabiltzen ahal diren hitz mingarriak, sare sozialen bidez egiten diren arnegaztiak, eta ere noiztenka etxekoekin hitz egiteko zailtarzünak. Azpimarratürik izan da ere, astearte oroz aldikak badirela, non eta anonimoki hitz egiten ahal den psikologo bati. Aldika horiek, Mauleko zerbütxü günean dira astearte oroz, 14:00etarik goiti. Hitzordüa hartü behar da, aipatü zerbütxü güneala deitüz.
Psikologo bat :