• PDF

Biba maskaradak, biba eüskara Ikastoletako Ikasle Ohier esker

  • Mardi, 10 Avril 2012 07:20

Doi bat sasuz kanpo hasi gatik, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek antolatü maskaradak sürprisa zonbaitekin agertü dira bazko egünean Hokiko plazan. Haboroenik preziatürik izan dena izan da, eüskararen presentzia zabala. Arizale güziak eüskaldün izatez, joküari aberastarzün bat ekarri dü, bereziki beltzeriaren arteko joküan. Beste sürprisa izan da, motiko eta neskatilen arteko nahasketaren kausitzea. Neskatilak, beltzerian kargü nausien eramaile izatez, perediküen zentzüa kanbiatürik izan da. Betiko gordinkeriak bazter ützirik, gizon emazteen arteko harremanak aipatürik izan dira, besteak beste eta gei honek erreakzioneak sorarazi dütü soegileen artean. Dagün maskaradak martxoaren 15ean Urdiñarbe-Muskildin gainti dirate, 22ean Barkoxen, 29ean Lexantzün eta maiatzaren 6an Gamere-Zihigan.

Entzün maskaradatik landa hartürik lekükotarzünak : 

Entzün maskaradako azken kantorea : 

Commentaires  

 
#1 khaka nahazlé 2012-04-18 06:48 maskarada txarra horri,busaguiak udurik deije estu balio horei soguitiak. Citer
 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir