XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Maiatz leheneko manifestaldiak Maulen

Soldata, enplegüa, segürtantxa soziala, lan kontratüa, zerbütxü püblikoa, erretretak besteak beste, eskakizün güzi horien aitzinarazteko borrokara deitzen düe, CGT, CFDT, FSUk, Solidaires eta UNSA sindikatak biltzen dütüan intersindikalak, dagün Maiatz leheneko Maulen. Intersindikalak aldarrikapen horiek lortü nahi dütü, arrazakeria eta intolerentzia güziak baztertzez, gizon eta emazteak ezartez gobernüaren politiken erdian. Maiatz leheneko hitzordüa lüzatürik da herritar güzier goizanko 10.30tan Mauleko zerbütxü günean. Bestalde, Xiberoko FO sindikatak Baionarat joaitea manifestatzera deitzen dü, güdükan diren langileen alkartarzünez. Hitzordüa emanik da 10.30tan Capitaine Resplandy etorbidean Baionan.
Kapitalismoa iraüli, lotü borrokari !! Lema horren pean bildüko dira aurten Maulen, LAB, ELB, NPA, Solidaires, Segi eta Oldartü Barnekalde Maitz Lehenaren ospatzeko. Baxenafartarrak Xiberotarer jüntatüko dira, autokarabanak abiatüko dira Donibane-Garazi eta Donapaleütik goizanko 9.30tan. Mauleko kürütxe xurian jüntatüko dira denak 11tan, manisfestaldia hortik abiatüko da güne ezbardinetan eküratzez, parte harzale bakotxari egün hortako mezüaren zabaltzeko parada emanez.

Entzün Louis Labadot CGT sindikatekoa : 


Entzün Ekaitz Mazusta LAB sindikatekoa : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan