René Cassin pastorala Sohütan 2013an

Inprimatu

«Rene Cassin» date 2013an pastoral geia. Xiberoko makia pastorala emanez geroztik, 11urte iragan dira Sohütarrentzat. 2001an bizi düen experientzia hona berpizteko xedearekin, düala lau urte erabaki züen 2013ko urtearen etxikitzea pastoral emaiteko. Data etxikirik, geia haütatü behar izan düe. Sohütarrak, Jean-Louis Davant-en ganarat hüilantü dira pastoral baten idazteko. Larrabileko idazleak honartü dü eta René Cassin Pastorala idatzi dü. Orai, herritar biltzea beharrezko da. Beraz, Sohütar güziak kümit dira maiatzaren 12an neskenegünarekin gaiko 8.30tan Sohütako kirol gelan. 2013an emanen düen «Rene Cassin» pastorala presentatüko dü Jean-Louis Davant idazleak eta ber denboran errejentak ere aipatürik dirate.

Entzün Pierrot Aren Sohütarra Pastoral antolazaletan dena :