Elite Pro 2012 Garindainen

Inprimatu

Eskü Hüskako Trinketeko Elite mailako biazkako lehiaka jokatüko da Garindaineko Ürrüpean trinketean maiatzaren 24a eta 26an. Ostegünean arrestiko 19.00tan final erdiak jokatüko dira, Ibarrola eta Battite Ducassou, Bielle eta Kurrutxarriren etzean ariko dira. Ondotik 20.00tan Larretxeak eta Ximun Lambertek, Intxauspe eta Arizmendiren kontre jokatüko düe. Finala bi pare irabazleen artean jokatüko da neskenegünarekin 26an arrestiriko 18etan. Partida hori xüxenean date Eüskal Irratietan. Aitzin partidan, Iruñean jokatüko den amatüren mündüko kopan parte hartzeko aitzin selekzionatürik diren 4 pelotakari gazte ariko dira, Peio Larralde eta Mikael Palomes, Peio Goikoetxea eta Marc Saldubeheren etzean. Finalatik landa aiharia badate eta leküak etxekitzen ahal dira 06.83.77.10.06 zenbakiala deitüz.

Entzün Philippe Sarraude Garindaintarrak alkarteko kidea :