• PDF

1200 bizikletalari Iratin gainti

  • Jeudi, 14 Juin 2012 09:44

Irati xtrem izena düan zikloturisma ibilaldia iraganen da aurten 7 gerren aldikotz. Arramaiatzaren 16an goizanko 9tan Otxagabiatik hasiko da berriz Otxagabian ürrentzeko. 1200 lasterkalariek 128Km eginen düe zortzi lepo gaintitüz, horien artean Larraine eta Errazate, denetara 3600m desnibela, nontik xtrem izenaren zentzüa. Lehiaka bat ez izatez, lehiazaler plazer egiteko Larraineko lepoa kronometratürik date. Haurrentako ere ibildide ttipi bat eskentürik izanen da eta Otxagabian animazioak badirate egün orotan. 1200 leküak hartürik direlakoz, sogile gisan hüilantzen ahalko zide Irati aldeala. Xehetarzün haboroen esküratzeko joan iratixtrem.com webgüneala. Bestalde, jakin ezazüe Iratiko turra izanen dela arramaiatza ürrentzean ESAIT eta SAM ziklismoak antolatürik, urte oroz bezala Mauletik abiatzen dena eta 2 ibildide proposatzen dütüana.

Entzün Victor Andueza Iratixtrem lasterkaldiko antolazale bat :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir