XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Mendikastola ebilaldia Atherei Bosmendieta

Mendikastola Atherei Bostmendieta iraganen da arramaiatzaren 17an ! Bigerren aldikoz, Sohütako Eperra ikastolako eskola batzordeak mendi elkaldi bat proposatzen dü eta aurten Bostmendietan eginen da hori ! Eskola Batzordeak ekimenak antolatzen dütü urtean kursean haurren elkaldien fresen arintzeko gisan. Urte hatsarrean Kabaret gaüaldia eginik bazüen Urdiñarben, aldi hontan, ebiltea proposatürik zaikü. Bi ibilaldi eginen dira, bat 3 orenekoa eta beste bat oren bat eterdikoa eta nahiant oroentako ere, otoz Bostmendietara joaiteko parada izanen da. Behin ebili ondoan, ostatü, paztetx eta müsika izanen dira kaskoan, bai eta ere haurrentako joküak. 5 euroko parte hartze sinbolikoa galteginik da 16 urte beno haboro düenentako. Abiatzeak goizanko 8ak eterdieta 10ak eterdi artean eginen dira.

Entzün Añi Aguer Eperra Ikastolako züzendaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan