• PDF

Amaiur ikusgarria Amaiur herrian

  • Jeudi, 19 Juillet 2012 09:21

Amaiur ikusgarria üztailaren 21an emanen da Baztango Amaiur herrian eta agorrilaren 10 eta 11an Maulen. Düala 500 urte konkistatürik izan zen Nafarroa eta 10 urte berantago 1522an Amaiurko gaztelüa hartürik eta deseginik izan zen. Hor izan zen Nafarroaren berkonkistatzeko azken intseüa. Gure historiako gertakari honen oritzapenez, Amaiur ikusgarria sortü dü Pier-Pol Berzaitzek, Maule eta Amaiurko herritarren artean.
Amaiur ikusgarrian aktür andana bat agertzen dira, Edu Muruamendiaraz koregrafoa, Amaiur dantza taldea, Xiberotarrak, Amaiur Gaztelu taldea, Xiberoko Zohardia eta Artzainak taldea Karlos Jimenez-en züzendaritza pean, bakarlarien aldetik Audrey Carrique, Kattalin Indaburu, Arantxa Irazusta, Isabelle Jaury, Magali Zubillaga, Mixel Arotze eta Petti, Amets Arzallus bertsularia, Beñat Fontan, Peio Larre, Baztandar antzerkilariak, eta ahazten dütügün güziak. Amaiurko emanaldiala joaiteko otobus bat abiatüko da üztailaren 21ean arrestiko 17.30etan Maulerik. Izenen emaiteko deitzen ahal da 06 71 86 86 28 zenbakian. Agorrilaren 10 eta 11ko Mauleko bi emanaldietako sartzeak orai danik salgei dira Turisma bülegoetan.

Entzün Juan Mari Aleman Amaiur Gaztelua alkartekoa : 

Entzün Pier-Pol Berçaits Amaiur ikusgarriko egilea :

Entzün Joël Larroque Mauleko Gaztelüko Lagünak alkartekoa :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir