Chanvre, kalamüa alorren hedatzea

Inprimatu

Kalamü edo chanvre alhorrak hedatzen ari da departamentüan, bereziki Biarnoan, geroan beste zereala zonbaiten ordari izan daiteke. Kalamü belar hori industriarentako lantatzen da. Azken bizpahiru urteetan Euralis kooperatibak büiltatürik, aurten 200 hektara lantatü dira. Kalamüaren azi bihiak baliatzen dira, txori bazka edo olioaren egiteko. Zankoa aldiz, erabilpen hanitx dütü, bereziki eraikuntzan. Bestalde, kalamüa lantari oso ekologikoa da, hurtatzerik ez beitü galtatzen, ez eta tratamentü kimokorik. Ekonomikoki ere kontütan hartzekoa da. Aziak 750 € tonakal erosirik dira eta zeiharmenak 120 € tonakal. Zerealen prezioak, ezpekülazioaren ondorioz gora beitira mementoan, ez dü kalamüak oranokoan lehiatzen ahal, bena pentsatzen ahal da, arto hurtatzearen baldintzak gogortzen baldin badira, kalamüa, ordezko kültüra bilaka daiteke.

Entzün Christian Matheux Salbaterrako Euralis enpresako ardüradüna :