• PDF

Latchère-Ithurralde sailkatürik Urdinarbeko finalentako

  • Lundi, 10 Septembre 2012 09:52

Mixel Latxere eta Eric Ithurralde sailkatü dira Xiberoko Eskü-hüxkako Txapelgoako finalentako. Muskildiko besten kari jokatü da eskü hüxkako bigerren erdi-finala. Bi jokülariek irabazi düe Peio Jauregi eta Ximun Lukuren etzean 30/27. Bigarren sailan, Urdiñarbeko sailkatü dira Didier Berasategi eta Erik Etxart, Jean Bernard Ayçaguer eta Pierre Arçanüthürrien kontre 30/15 irabaztez. Eta hirugarren sailan, Yannick Exilard eta Patxi Cazenave, lehiakaren gazteenak, finalan izateko nausitü dira 30/23 Irigoin eta Mongaston-en kontre. Exilard eta Cazenave setemeraren 14ean ostiralearekin 19etan jokatüko dira 3. seriako finalan, Rospide eta Bonnefont-en kontre. Aldiz, bigerren sailako finalan, igante goizan, Didier Berasategi eta Erik Etxart, Mikael Arricau eta Pierrot Idiarten kontre ariko dira, ondotik lehen sailan Mixel Latxere eta Eric Ithurralde, Olivier Landagaray eta Thierry Itoiz-en etzean ariko dira.

Entzün Mixel Latchère 1.sailan saikatürik Xiberoko Eskü-hüxkako Txapelgoako finalentako : 

Entzün Peio Jauregi 1. sailan saikatürik Urdinarben igaranen den Eskü-hüxkako finalentako : 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir