XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

LARPS ikastetxea handitzez doa

Egün LARPS (Lycée Agricole Rural Privé de Soule) eskola sartzeari  interesatüko gira. Llabür biltzeko, Christophe Gaget züzendaria aski botzik agertü da sartze hontaz. Iragan urteko azterketen emaitzak gogoan, ikasleen kausipena %93koa izan beita. Erran behar da, düala 15 urte ikasleen heina ehün batetakoa baizik ez bazen, egün hiru ehünez goitikoa da. Akitania osotik jiten dira ikasleak. Beste püntü baikorretan, lanborantsa sailan haurzionea ari dela emendatzen. Iragan urtetan 10 altexekoak balinbaziren, aurten 18 dira. Bestalde, LARPSen egoitza handitze lanak bertan hasi behar lütükee.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan