XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

SAM rügbian sasua arrahasten

Rügby sasua eta txapelgoa berriaren lehen partida jokatüko düe Mauletarrek setemerearen 16an Marius Rodrigo zelaian Maulen. Federale 2an ariko dira eta beren multxoan, Riscle, Arcachon, Hendaia, Bokale, Aramitze, Aire sur Adour, Lombez, Salles eta Peyrehorade taldea izanen düe. Azken horien kontre ariko dira igantean. Bestalde, sasu berri bat, maila berri bat, trebazale berria izanen dira. Jean-Mixel Arrayet, iragan urteko bigarren taldeko trebazaleak düke ardüra Ximun Castillonekin. Prestakuntza agorrila hatsarreaz geroztik hasi düe eta Challenge de l’Essor delakoaren 4 partidak irabazi dütüe, Bizanos eta Orthezen kontre.

Entzün Jean-Mixel Arrayet trebazalea  sasua berriaren emaiten :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan