XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

15000 jente Baionan Eüskal preso eta iheslarien alde

Manifestaldi historikoa, 15000 jente algarretatü dira azaroaren 10ean Baionan, Eüskal Preso eta Iheslari politikoen eskübideen errespetüaren galtatzeko. Manifestaldia Eüskal presoen senideek zabaltü düe, haien familiakoen argazkiak esküetan zütüelarik. Herrira plataformak Frantzia eta Espainiako Estatüer gatazkaren konponbidean ürratsen eramaiteko eskatzen deioie. Bestalde, Aurore Martin-en arrestatzea eta espainaratzea azkarki salatürik izan da neskenegünean. Martin familiari süstengü edo alkartarzün ekarteko 07.87.76.92.65 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Eta Aurore Martin-i idazteko, Aurore Martin Centro Penitenciario Madrid V, Ctra Comarcal 611, km 37,6, 28770 Soto del Real (Madrid).

Entzun Martine Bisauta Baionako haütetsia eta Alain Iriart Hiriburuko aüzapeza : 


Entzün manifestaldian ziren jente zonbaiten lekükotarzünak : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan