XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

« Hitza Hitz – Paroles de basques » libürü berria

« Hitza Hitz– Paroles de basques » Gaby Etxebarnek bere azken libürüa presentatü dü abentü hatsarrean Maulen. Gaby Etxebarne sortzez Aldudarra da, orai Toulousan bizi da. Bere bizi güzia borrokan eraman dü jenteen lagüntzeko misionista bezala. Argentinan eta Laos-en egon da eta bere denborako ixtoria kontatzen dü. « Paroles d’amatxi », « Paroles de bergers », « D’ici et d’ailleurs » libürüak idatzi ondoan, bere bostgerren libürüa plazaratzen dü. Libüru berri hontan, düala 100 urte, Eüskal-Herriko jenteen bizia kontatzen dü. Ixtoria hanitx ere agertzen dira, Xiberotik edo  Baxe-Nafarroatik jeentek kontatürik eta ümore handian kontatürik. « Hitza Hitz– Paroles de basques » libürüa Mauleko eta Atharratzeko prentsa saltegietan eta Xibero Bio saltegian edirenen düzüe.

Entzün Gaby Etxebarne idazlea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan