• PDF

Mauleko Herriko-Etxeko agiantzak urte berriko

2012an egin lanen bildüma egin da Mauleko Herriko-Etxearen agiantzetan. Aurtenko xedeak presentatürik izan dira hor ziren herritarrer, gizarte zibileko ordezkari eta haütetsier. Horrez gain, Mixel Etxebestek xehetarzün zonbait ekarri dütü, Sohütako lizeoaz eta botzik agertü da, denen indarrer esker ikasleak Xiberoan etxekirik izan beitira. Kontent agertü da ere Herriko langileekin gaüzak anpletü beitira, manerala 2013ko ürratsak eginen dira beren galto zonbaiter baikorki ihardesteko. Aldiz, bere kexüa ez dü gorde ahal izan Mauleko Ospitaleko, sobera denbora beita züzendaririk gabe dela eta egoilearrak baita langileak jasaiten beitütüe egoera honen ondorioak. Mixel Etxebestek esperantxa dü bi hilabeteen bürüan zerbait igitüko dela eta epe ertaineko elkibide bat atzamanen dela.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir