• PDF

Dominika Llarrakiri omenaldi bat

  • Vendredi, 26 Avril 2013 08:48

Dominika LLarraki Etxart Altzürükütarra date ohoratürik apirilaren 30an « Xiberoan Kantüz »en 19 gerren edizioan. Dominika Etxart kantazale bezala ezagütürik bada, kantore idazle ere izan da, ahaide ezarleak gehien bat zirelarik, bere semeak Niko eta Jean. Bere kantoreen hitzetan agertzen den ildo nausia, desterriari da, sorterriaren üztea eta Pariseko bizia. Aurten ere, kantari andana bat agertüko dira : Bedatse liliak, Altzürükütarrak, Niko Etxart, Xiberotarrak, Neska Gaitzak, Sophie Chutahandy eta Julie Iribe, Eskiulatarrak, Ezpeizeko kantariak, P.P Berçaits, Latxikana eta Xiberoko Zohardiako kantariak. Kantorez gain, begi bazka ere badate, jei denboran Dominika LLarrakiri lotürik diratekean argazkiak hedatürik beitirate. Xiberoa Kantüz, apirila honen 30an arratseko 21.00tan Mauleko Jai Alaian.

Entzün Jean-Pierre Béhocaray Xiberoko Zohardiako kide bat : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir