San Martiko Harriaren xahatzea arramaiatz ondarrean

Inprimatu

Bada orai urte zonbait, San Martiko Harrian lagüntzaleak biltzen direla bortüaren xahatzeko, Surfrideren gisaz. Arramaiatzaren 29an date xahatze handi hori, jente orotarik badate eta horien artean familia hanitx. Erran behar da, elürra hurtü ondoan ondarkin hanitx atzamaiten direla, zigareta eta beste. Halere ikusten da, jokabideak eta bizi moldeak kanbiatzen ari direla lerragüne baliazaleen aldetik. Espero dügü hebentik urte zonbaiten bürüan ez datekeala haboro lagüntzale beharrik hori oroen xahatzeko.

Entzün René Erreçaret San Martiko Harria lerragüneko komünikazio ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)