• PDF

FO Sindikatak langileen interesak zaintüko

  • Vendredi, 05 Juillet 2013 08:18

Frantziako Lege Biltzarrean 2014ko aitzinkontüak eztabadatzen hasi direlarik, fonkzionario enplegüen odol hüstea ez da gelditzekotan dela FO sindikataren araberan. 2014a aipatü gabe, «Fonkzio Püblikoaren Modernizazioa» deitzen den erreformak ondorio gaitzak ükanen dütüala departamentü hontan azpimarratürik izan da Maulen egin den FO Xiberoko adarraren sindikateko Biltzar Nausian. 

Ramuntxo Perez idazkari nausiak erran deikünaz," Baionako hospitalea 6 miliu euroko ekonomien egitera behartürik izanen da eta ondorioz enplegüak galdüko direla. Bestalde, finantza zerbütxüetan ere, beste 30 enplegü galdüko direla segürtatü deikü eta düdarik gabe, zerrenda lüzeago baten abiatzea baizik ez dela izanen". Xiberoko FO sindikataren adarrak, langileen interesen defenditzeko nahiküntea berretsi dü biltzar nausian. Üda ondarra gabe bere bülego berria izentatüko dü.

Entzün Ramuntxo Pérez FO Xiberoko adarren sindikateko lehendakaria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir