• PDF

CLPBko gaznakagia berrian, gazna ekoizpena hasiko da.

Argazkia :Laurentx Etchegoin.Asteazken goizan sartü da Alduden, ardi eznez beterik, CLPB-ko (Euskal Herriko Ezne Kooperatifa) lehen kamoina. CLPBko 100 bat ezne ekoizleek altxarazi düen gaznakagiako lanek, leküko ofiziale güzien inplikazioari esker, 9 hilabete baizik ez düe iraun. 6 millioi euro inbestizamentü egin da, sos lagüntzak ehüneko 40 heinekoak dira, ekoizleek millioi bat euro ezarri düe kooperatifaren kapitala haunditzez eta besteak mailegüz bildüak izan dira. 2012ko abentüan izan zen krisiatik honara, oritarazi behar da düala urte bat iraganik eznea botatü züela industrialeen joka moldearen salatzeko, desafio haundia altxatü eta irabazi düe. Gaznakagia hortarik gazna mota ezbardinak aterratüko dira, pasta mardula motako gazna berri bat eta sormakako betiko ardi gazna besteak beste. Lehen desafioa irabazirik, orai irauteko, komerzializazioarena irabazi beharko da. Bide on CLPBri. 
Frantxoa Irigoien CLPBko kidea :
Argazkia : Laurentx Etchegoin.           Argazkia : Laurentx Etchegoin.           Argazkia : Laurentx Etchegoin.

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir