• PDF

Udalbiltzak "Pirineoak Sendotzen" egitasmoa abiarazi dü.

Ostegün goizan Xiberoan, Udalbiltzak, « Pirineoak sendotzen » tokiko garapenako programaren baitan lehen lagüntzak ekarri dütü. Azkorria gazna kooperatifari 10000 euroko sos aitzinatze bat eman deio, ezne biltzaile lan postü baten sortzeko. Alozeko Basabürüko ikastolari aldiz, 6000 euroko lagüntza eman deio, bere egoitzaren hobetzeko eta material pedagogikoaren erosteko. Daniel Olzomendi Izurako aüzapeza eta Udalbiltzako kideak, botzik agertü da Mauleko Herriko etxean egin den ekimenean, lagüntzak ttipi izanik ere, builtarazi nahi den dinamikak bere lehen ürratsak egin beidütü. Paradaz baliatü da ere oritarazteko, eta dei egiteko Euskal Herriko herri, haütetsi edo aktore güzieri beren xedeen agertarazteko. «http://udalbiltza.info/eu/» web günean behar diren xehetarzün güziak aurki ditzakezüe, martxoaren 31a delarik xedeen presentatzeko azken epea. 
Daniel Olzomendi :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir