• PDF

Dyn'aero Aupa enpresa haize honaren bila.

Xiberoko Artzainak taldeko Dyn'aero / Aupa enpresak, Akitania eskualdearen ganik, 380 000 euroko lagüntza üken berri dü. Artzainak taldeak, Dyn'aero, Dijon-eko egazkin ttipien egiteko enpresa erosi züan 2012an eta Pauera hüilantü züan 14 lanpostü etxekitzez. Azken hilabeteetan, enpresaren berantolatzean lanean ari dira eta aeronotikako sail horren berezitarzünak kontüan hartürik, eskeintza egokitzen ari dira. 
Beñat Cazanave Artzainak taldeko ardüradüna :

Aero club delakoen merkatüan bere leküaren egiteko xedea dü, eta hegazkinak alokaidatzeko ahalmenaren ükaiteko ürratsetan da. Baimenaren ükaiteko bidea lüzea da eta franko kario koste dü. Millioi eterdi euroko inbestizamentü egiten dü merkatü berri hortan sartzeko eta Akitania eskualdeko lagüntza hortan lagüngarri izan da. Dyn'aero / Aupa enpresak Xiberoan aerodromo baten egiteko lürra txerkatzen dü beti. 


Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir