Xiberoa Herri Alkargoak 2014eko aitzinkontüak bozkatü dütü.

Inprimatu

2014eko aitzinkontüak bozkatürik izan dira, Xiberoa Herri alkargoaren azken biltzarrean. 6 millioi eta 200000 euro fonkzionamentüan, eta 2 millioi inbestizamentüan, aurtenkoak, azken urteetako aitzinkontüen ildoan kokatzen dira.
Dominika Boscq alkargoako bürüa :

Etxebizitzako legarra, eta enpresek pagatzen düena, bakotxa ehüneko 1ez goratzea bozkatürik izan da, haatik ondarkinena ez da kanbiatüko, ondarkin gütigo ekoiztürik izan beita eta berrexketa hona egin beita. Egoera ekonomiko zail hontan eta dotazioneak aphaltzen badira ere, inbestizamentü ahalmena etxekiko da. Orientabideak, ekonomia, zerbütxüak eta lürraldearen atraktibitatea, azken sei urteetako berdinak gelditzen dira. Urte hontan eta ondokoetan, Mauleko osagarri etxea, Atarratzeko turisma etxea eta bere üngürüko berantolatzea, inganio zentroa, eskolako erritmoen erreforma, eta ondarkinen bilketaren berantolaketa, gaüzatüko diren lan nausiak dirateke.