XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Bortüko alhagiak hobeki baliatzeko

Etxalteen eta bortüaren artean diren alhagiak haboro eta hobeki baliatzeko, Eüskal Mendia Leader programaren kari, xedeen presentatzeko dei bat zabaltzen da . Azken urteetan, bortüko güne zonbait erabili gabe ützirik izan dira eta ondorioz franko zinkintü dira. Ata, bazken prezioaren goratzea denbora hontan, etxalteen bazken mailako autonomia lagüntzen ahal lüke eta audela üngüramena zain leioke. Güne horietara aisago heltzeko, horien xahatzeko, huraren ekarteko eta beste, Ossau Irati sormarkan diren laborariek 12 000 euro artinoko sos lagüntza esküalatzen ahal düe. Haatik, sos zama orokorra mügatürik beita, xedeen haütü bat eginen da. Txostenak edo dozierak Lürraldea.net internet günean biltzen ahal dira orai danik edo lagüntzaren eskatzeko  05.59.46.51.01 zenbakiala deitzen ahal da. Xedeen presentatzeko epea arramaiatzaren 30ko finkatürik da.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan