XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Front de Gauche alderdiaren kanpaña abiatzen

Marc Leroy NPAko haütageiarekin, bost dira jadanik dagün martxoko Atarratzeko kantonamentüko bozkan presentatzen direnak. Arnaud Villeneuve, Michel Castan, Jean-Pelle Iriart eta Pierre Etchecopar dira beste lauak. Egün horietan jakin behar günüke nor datekean EH Bai abertzaleen koalizioaren haütageia. Iragan ostegünean, Front de Gauche alderdiaren kanpañaren abioa emanik izan da Atarratzen eta horren kari Pierre Etchecoparen ordaria ezagütarazirik izan da. Marie-Claire Sagardoybürü izanen da. Bestalde laborantsaz, eta enpreser edo herrier eskentzen zaien sos lagüntzetaz besteak beste, Pierre Etxecoparek bere proposamenak zehaztü dütü. Kontseilü Orokorreko bozkak haüteskunde politikoak direla eta UMP alderdiaren kanporatzeko parada ezinago hon dela erran dü. Bere ideiak ezagütaraziko dütüala gehitü deikü, eta ez dela beste zonbaiten gisan gorderik aitzinatüko. Aisa dela heben zerbütxü püblikoen defenditzea eta Pauen UMP alderdiarekin bozkatzea azpimarratü dü. Azkenik, maskaraden gisan herri ezberdinetan iragaiteko galtoa üken düala erran deikü bena maleruski ez dela denetan igaraitan ahalko.

Entzün Pierre Etchecopar Front de Gauche alderdiko haütageia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan