• PDF

Pierre Couillet Dakar lasterkaldian

38gerren aldikoz Dakar oto lasterkaldian parte hartü dü Pierre Couillet Gotaintarrak, kamiuen kategorian. 38gerren leküan heltü da Buenos-Aireseko helmügala. Lasterketa denboran gora behera franko ezagütürik, kontent zen heltzeaz. Argentina eta Txile ützi ondoan, 40 ozketarik - 7°tara ützültzea bortitz izan da, eta bidajea lüze Pierre Couilletek erran deikünaz. Memento txarrak gibelean ützirik oritzapen honak baizik ez dütüala etxekitzen aitortü deikü eta bereziki Argentindarrek eta Txiletarrek egin deion batzarria. Orai abentüra gose deiari erantzünik, lanari lotürik jarraikitzen dü bere mekanika lankian, otoz üngüratürik, dagün abiatze artino.

Entzün Pierre Couillet partaidea :  

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir