• PDF

Santa-Graziko maskaradak bertan abiatzen

Igantean, barantailaren 6an hasiko dira Santa-Graziko gazteek eskentüko deizküen maskaradak. Lehen barrikada 9tan date, jei nausia aldiz, 4etan xüxen Kasernako plazan Santa-Grazin. Jadanik, Xiberoko Botzako mikro horietan, Laurent Chübürük erran zeikün, nekeziak üken zütüela maskarada horien builtarazteko, alde batetik eüskara zakitenen heiña ürria zelakoz, eta bestetik nahi bezain beste motiko ez zelakoz agertü. Neskatilek haien leküak bete dütüe, eta gisa horrez, haien presentziak kanbio ere ekarri dü maskaradari. Ez dira bestordüz bezain basa, eta plaza joküetan, bide eta ideia berrien ekarle ere izan dira neskatila horik. Hiru hilabeteko ützüli hori gozatü nahi düe xahakotar gazteek, beren artean hobeki ezagützeko, bena ere zeiharkatüko dütüen herrietako jenteen ezagützeko ere.

Entzün Pitxu, kextu eta buhame bat :

Entzün beste motiko eta neskatila :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir