Maskarada maitagarria

Inprimatu

Lehena eginik! Santa-Graziko maskaradak ontsa hasi dira. Kasernako plazan eman züen hitzordüa eta jente saldo eijerra huilantü da maskaraden lehen emanaldi horren jarraikitzeko. Taldea gazte izanik ere, ororek hoberena eman düe maskarada honen eskentzeko. Botzen aldetik ezagün bada Santa-Grazi herria, bere xorrotxekin ere ezagütürik izanen da oraidanik, bi xorrotx neskatilek zinez kantore eta bertset eijerrak eman beitütüe atzo. Azpimarratzeko ere, Pitxu eta Kabanak egin düen lana, bata besteari mintzatüz eta beti irria ezpainetan, behazaleen plazerra piztü düe biek eta denak botzik agertü dira. Orano denbora bada maskaradetaz gozatzeko, maiatzaren 15ean arra ützüliko dira azken emanaldia emaiteko gisan, Santa Grazin berean. Artean, hitzordü paketa badüe eta ondoko maskarada dagün barantailaren 13an date Altzaiko herrian.

Entzün maskaradako lekükotarzün zonbait :

Entzün maskaradako xorrotxak

Entzün maskaradako azken kantorea :