• PDF

Xiberoa Zinez filmaren xedea

Xiberoa Zinez xede berriaren presentazionea egin da barantailaren 5an Hebentik alkartearen egoitzan Maulen. Antzerkia, müsika, dantza, margolaritzatik landa, Hebentik alkartea zinemaren arteari plantatzen da orai, beti ber haritik doan xede baten egitera, barna bezain xüme. Horren karietara, xiberotarrezko lehen fikziozko filmaren xedea aitzinatü dü Peio Cachenaut asmazaleak. Üda hontan eginen da filma Maule eta üngürüetan, historian bermatüko da. Filma horrek, Xiberoa erakutsiko eta entzünaraziko dü, xiberotar andana baten parte hartzearekin : Peio Cachenaut (Züzendaria), Jef Goyhenexpe eta Titika Rekalt (kargü nausiak), Jérémie Garat eta Mixel Etxekopar (müsika), Pierre Vissler (soinü hartzea), Gonzalo Etxebarria (apaindüra), Arnaud Agergaray (story board)…

Entzün Peio Cachenaut filma asmazalea :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir