• PDF

Atarratzeko kantonamentüko bozkak

Atarratzeko kantonamentüko bozkak martxoaren 20 eta 27an iraganen dira. Düala 7 urte bezala, 6 haütageien artean beharko düe Basabürütarrek haütatü. Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza prsesentatzen da Force 64 taldearen süstengüarekin. Alderdi sozialistatik hüilan den Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza  izanen da. Front de Gaucherentako Pierre Etchecopar date, EHBai koalizione abertzalearen izenean Gilen Iriart, Michel Castan Atarratzeko zinegotsi esküintiar independentea eta azkenik Marc Leroy-k NPA alderdia ordezkatüko dü. Xiberoko Botza irrati hontan haütageiekin hitzordüak antolatzen dira. Martxoaren 11an ostiralea Marc Leroy, 14an astelehena Pierre Etxekopar, 15an asteartea Arnaud Villeneuve, martxoaren 16an asteazkena Jean Pelle Iriart, 17an ostegüna Gilen Iriart eta 18an ostiralea Milou Castan. Kronika horik goizanko 8.10tan eta arrestiriko 18.10tan hedatüko dira eta haütagei bakotxak bere proposamenak eginen dütü. Horrez gain, 6 haütageiekin mahain üngürü eztabada hedatüko da martxoaren 15ean arratseko 20etan Xiberoko Botzean. Azkenik, haüteskunde gaüaldi berezia eginen da martxoaren 20an 18etarik harat, emaitzak eta haütageien ihardokitzeekin.

Entzün Laurentx Etxegoin Atarratzeko kantonamentüa presentatzen :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir