• PDF

Atarratzeko Erretreta Etxean margo lan bat

Atarratzeko Erretreta Etxean xiberoko dantzarietaz erakuska bat estrenatü da arrestiri alde goxo batekin ! Zahar etxean direnak, administrazio kontseilükoak eta Sohütako dantzariek parte hartü düe. Aurten, xiberoko dantzariekin frezka edo margo lan bat egin düe 5 emazteek ; erran gabe doa ez düela sekülan pintseü bat esküetan üken. Lan ederra presentatü düe, kolore beroak erabiliz, gorria eta hoilia nausi direlarik. Margo lanaren estrenaz baliatü da 5 artisteen saristatzeko eta diploma bat emanik izan zaie, Celeste Guissagaitz, Yvonne Duvigneau, Mélanie Louis, Denise Bouveau, Madeleine Capdevielle eta Anne-Marie Etxebarne barkostarsari. Obra hori Adinetakoen Etxean ikusten ahal da .

Entzün Isabelle Bedachet Atarratzeko erretreta etxeko animazalea :

Entzün Patricia Goud Ospitaleko "Cadre Santé"ko ardüradüna :

Commentaires  

 
#1 erwan 2011-04-20 21:23 Zori txarrez zonbait animazaleek ez dakie euskara Erretreta Etxea hontan.
Zaharrer izigarri importanta zaie haren hizkuntzan mintzatzea.
Ene amañia, bere biziaren bürüan, ez zakien haboro fransezez (bretoia baizik ez zakie)
Erran ezaezüe ene partetik animazale horier heren izena eman beharko deioela Mauleko Gaü Eskolako kurtsoer !… eta zentako ez, üdako ikastaldier !

Gora eüskara !
Citer
 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir