• PDF

Klimaren zaintzeko elkibide franko badira

Ohizko energietarik elkitzea epe llabür batean posible da, bena hortarako kuraje politiko bat behar da. Hona zeren erraitera jin den Mathieu Dorey Attac-eko partaide eta injeniür dena. Sobera destüaje, tram eta treiñ gütiegi jente eta ekoizpenen karreatzeko, etxe eta eraikuntzak ez aski ontsa izolatürik, petrola eta energia nüklearraren lobbiak, hona zerek egiten düan bere ustez, erregeien aitzinean dügün menpekotarzüna. Xiberoaren kasüan, bere hur eta oihanekin, autonomo izan ahal leite energia beharren aldetik, baldin eta energia horen berresküratzeko ausardia balü. Kasü honen azpimarratzeko Mathieu Dorey-ek aipatü dü Pariseko kasüa non eta, hur kudeazale pribatütik berriz püblikoala arrajin den eta Bartzelona herriarena ere aipatü dü, zoinek, legea gaintitüz, eki-indarra garatü düan herrian. Egitate hau legez kanpo izana gatikere, ez da haütetsürik zigortürik izan… Ausardi politika den heinean, gaüzak posible dira Mathieu Dorey-en arabera. Pays-de-Loire eskualdean "Virage-Energie-Climat" alkarteak eraman dütüan ikerlanak eta elkibide güziak ikusgei dira virage-énergie-climat webgünean.

Entzün Mathieu Doray Virage-Energie-Climat alkarteko süstazalea :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir