XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Mauleko gütün elektronikoa 11/06/29

Teknologi berriak, informazionearen kurriarazteko gerogo eta haboro baliatürik diren tresnak dira. Urte hatsarreaz geroz, « Mauleko gütüna » errezibitzen düe hilabete oroz, 500 bat jenteek. Gütün elektroniko hontan, Maule Hiriko, baita ere Xiberoari doazkion berri freskak irakurten ahal dira. Herritarrek berek, informazionea helarazten ahal düe, püblizitatea ez ezik. Züek ere « Mauleko gütüna » errezibitzeko interesatürik balin bazide, Mauleko Herriko-Etxean edo bere internet günean züen helbide elektronikoa eman behar düzüe.

Entzün Mixel Etxebest aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan