• PDF

Ingles ta españul kursoak Xiberoan

Langile, ofiziale, saltzale, enpresa bürü edo ikasle soil balinbazide, españul edo inglesaren ikasteko parada eskentzen deizüe GRETA egitürak. Eüskararen jakitean inportentziaz gain, Xiberoan, Hego E.H.arekin harremanak dütüen enpresalariek, españularen mintzatzeko beharra ere senditü züen. Hola dira hasi iragan urtean, GRETAk eskentzen dütüan mintzaje kursoak. Egüberri eta  barantailako negüko bakantzetan iraganen dira Sohütako lizeoan, orotarat 30 orenekoak diratekelarik. Enpresetarik jinen direnek, oreneko prezioaren saria, 15€koa dükee, ikasle soilek aldiz 8€ koa. Kurso horien jarraikitzeko, izenak eman behar dira ürrietaren 10a gabe, 05 59 28 12 49 edo Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. helbidean sartüz.

Entzün Jean-Pierre Hitta ODACEko ardüradüna :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir