• PDF

Haurraren bortizkeriaz, nola büru egin ?

  • Lundi, 28 Novembre 2011 09:05

Atharratzeko «Familles Rurales» alkarteak, hitzordü bat eskentzen dü azaroaren 29ean. Haurraren bortizkeria builtak dirateke aipagei, Pierre Lanusse Cazalet psikologoarekin. Haurraren bortizkeria ez da beti etxekoer züzentzen den egitate bat, baizik eta gaixki izate baten dei adarra izaten ahal da. Etxekoek ez dakigü beti nola bürü egin egitate horien aitzinean eta gure erantzünak ez dira beti egoki. Ait’etamen eginkizüna ez da haurraren behartzera beren nahitara, bena haurraren handitzen lagüntzea behar dütüan tresnak emanez. Hartakoz, epaitzea eta zigortzea ez dira elkibide hoberenak. Hatik, entzütea da lehen ürratsa, haurraren konprenitzeko helbürüarekin. Informazione gaüaldi hau azaroaren 29ean iraganen da gaüko 20.30tan Atharratzeko «Ahanpean» gelan.

Entzün Pierre Lanusse-Cazalet psikologoa :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir