• PDF

Xiberoan egürrari builta berri bat

  • Vendredi, 02 Décembre 2011 13:01

Enerjia berriztagarri sailan,Xiberoa Herri Alkargoak erabaki dü egürraren filiera lagüntzea. Langile bat hartü dü estüdio baten egiteko, helbürüa delarik heben den egürra baliatzea. Xedea lizate plaketen eginaraztea Bildozeko Idiart segagian gero baliatzeko edo zoin etxegintzaren berotzeko. Bertrand D’Hulst xede eramailea hasi berri da lan hortan eta dei egin dü haütetsier indarrak egin detzen herrietako bastizen berotzeko egürra baliaturik izan dadin. Hatsarre batetan, etxegintza kolektiboer bürüz lan bat eramanen da, ondotik pribatüer interesatüko delarik. Xehetarzün habororen ükeiteko, hona Herri Alkargoako Bertrand D’Hulst telefona zenbakia 06 82 25 35 68 edo Cette adresse email est protégée contre les robots des spammeurs, vous devez activer Javascript pour la voir. .

Entzün Bertrand d'Hulst Herri Alkargoako enerjia berriztagarriak xede eramailea :

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir