• PDF

25. Telethonaren emaitza baikorra Xiberoan

  • Mis à jour Mardi, 06 Décembre 2011 12:15

Aurten ere, xiberotarrak aski mobilisatü dira ikerketaren lagüntzeko eta eritarzün araroetaz hunkirik diren jenteen lagüntzeko. Emaitzen aldetik apaltze bat agertzen da bena antolazaleen araberan, emaitza honak baratzen dira. Atharratzeko kantonamentüan mementokoz 3500 eurotara heltzen dira emaitzak. Ostirale arratsan egin kantaldiak arrakasta handia üken dü eta antolatürik zen ibilaldiak ibilkari haboro bildü dütü. Mauleko kantonamentüan, mementokoz 20000 eurotarat heltzen dira bena antolazaleak aski baikor agertzen dira. Ostirale eta neskenegünean, animazione andana bat antolatürik ziren Xibero güzian. Antolazalek lagüntzale eta emaile güziak eskertzen dütüe beren bihotz hona eta alkartarzün handiarentako.
Entzün Mauleko merkatüan bildü lekükotarzün zonbait :

Entzün Louis Sallaberry Mauleko sü ehailea eta Telethoneko koordinazalea :

Entzün Burger jauna Atharratzekoa sü ehailea eta koordinazalea :

 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir