• PDF

2012ko maskaradak Xiberoan

  • Vendredi, 27 Janvier 2012 09:40

2012ean maskaradak izanen dira Xiberoan. Üsatü beno berantago hasiko dira eta hilabete bat baizik ez düe iraünen, apirilako bost aste ondarrez. Xiberoko herri ezbardinetarik dirateke maskaradakariak, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak direlakoz xede honen eramaileak. Urte ondarrean jakin zelarik ez zatekeala maskaradarik izanen, ikasle ohiek zerbaiten egitea deliberate züen. Urtarilaren 20an lehen bilküra egin ondoan, partitzea erabaki düe eta bertan lehen mustraka plantatüko düe.

Entzün Bettan Bordagaray eta Joanes Etxebarria Ikastolako ikasle ohiak eta maskaradaren builtazaleak : 

Commentaires  

 
#1 NI 2012-01-28 10:55 ait'et'ama berrier haurren ikastolan ezartea??? bena balinbadakizue zihauek Euskara zentako Ikastolan ezar haurrak??
Igan maskaradetan Euskara untsa emanik zen eta hori ez ahatz!
Citer
 
 
#2 ni 2012-01-28 10:56 Ikastolan behar haurrak ezari?? bena zihaurek balin badakizie Euskara zentako ez zihaurek erakas????? Citer
 
 
#3 beste ni 2012-01-30 16:43 agian hizkuntza bat ez beita etxen baizik ez ikasten ahal…idazten, kantatzen, olerkatzen den hizkuntza bat da beraz merexi dü eskolan lekü bat üken dezan, ez ?
Azkenean, frantsesa ere zentako eskolan erakasten da ? ez ote dea aski familian ikastea ?
Maleruski gure hizkuntza ez beita kanpoan hainbeste entzüten, beharere Ikastolak hor direla 'minimo' horren ükeiteko.
Biba XIOO eta XIOOko etxekoak !
Citer
 
 
#4 beste bat 2012-01-30 17:47 Eüskara-ren erakastea ez beita aski bena bai egünoz erabiltia. Zonbat gazte eüskara ikasirik eta ahatzerik dü. Egünoz ez bada erabilten xiberotarra emeki emeki galtzen ari da.
Zonbat eüskaldün badira 40 urte beno haboro düenak xiberoan?
Eta gazteagok?
Ezberdintasüna hain handi den ez düela nihuek erraiten ahal etxen erakastüa aski dela.
Xibeotarra bizi dedin ikasi eta egün oroz erabili behar da.
Citer
 
 
#5 olatzene 2012-01-30 22:31 Beste hizkuntzak bezala, etxean, eskolan eta edozein tokitan. Zergatik gu txokoratu? Besteak baino gutxiago al gara? Bada, ez, ez gara gutxiago, eta ez dugu gutxiago izateko inongo asmorik, eta frantsesak eta espainolak beren lurraldean direna izan arte ez dugu amorerik emango. Biba züek! Citer
 
 
#6 ahozabal 2012-01-31 10:16 NIK dio:Zentako ikastolan ezar? Hobe etxen eüskaraen erabiltea, hola ez düe idazten ikasiko, ez düe pastoraleko libürüan irakurten jakinen, ez düe entelegatüko Manexik edo EITB…NIK maskaradetako buhame jaun ederra izan leite!! Citer
 
 
#7 Aitor Atxega 2012-02-08 15:48 Aupa zuek!!
Ni hegoaldetik ari naiz. Ez zalantzarik izan euskara eskolan erakustearekin. Behar bada Hegoaldean Ikastolatan erakutsi ez balitz. Hemen orain 40 urte askoz gutxiago hitz egiten zen; "manex" asko izan dugu guk ere eta ikastolei esker bizi eta gero eta indartsuago gaude. BENETAN!! Aurten ere nik bi behintzat ikustera joango naiz.
BA al daki norbaitek non diren aurten? Besarkada handi-handi bat. Izan ondo! Aitor
Citer
 
 
#8 Nafarra 2012-05-02 14:49 Lehenik eta behin zorionak maskaradarengatik. Izugarrizko lana eta gainera erlojuaren kontra!
Eztabaida hauek euskal herri osoan ematen dira oraindik. Normala da euskararen arautzea eta normalizazioa ez baita oraino heldu, inguruan ditugun beste hizkuntza askotan ez bezala. Garrantzizkoena egitea da, bakoitzak berea baina euskara dantzan jartzea euskaldun guzion artean. Gainera ikastolara joateak ez du zergatik esan nahi xiberotarra ez jakitea, horrela herriko euskara eta euskara batua jakinen dituzte, askoz hobe! Hala hobe da frantsesez ikastea?
Aurrera gazteak, lan polita egiten ari zarete eta!
Citer
 
 
#9 V.A. 2012-05-05 11:40 Hoberenak zireste! Citer
 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir