• PDF

Uztaro ateleriako erakuska eta estrenatzea

  • Lundi, 30 Janvier 2012 09:38

Üztaro arte atelieretako haur eta gehitüek eraman düen lana presentatü düe urtarilaren 28ean Mendikotako Algarrekin galerian. Estrenatzearentako, Uztaro atelieretako parte harzaleak hor ziren beren familiekin, ondorioz Algarrekin galeria jentez beterik zen. 2011 urtean, begitarteak eta gizonaren korpitza lantü dütüe ikasleek, beraz estilo ezberdinetan lantütako korpitz eta begitarteak dira ikusgei. Ürrentzeko, Uztaro atelerian arteari hunkitzen düan xede güzier bortak zabaltzen dütü. Azken urte horietan, bi neskatilek arropa sorkuntzan eraman düen lanaren erakusteko moda desfile bat egin da eta arrakasta ederra bildü dü. Uztaroko erakuska orano ageri da Mendikotako Algarrekin galerian barantailaren 3tik-5ala arrestirko 2:30tarik 6:30tarat.

Entzün Gontzalo Etxebarria Uztaro alkarteko margo erakaslea : 

Entzün Madouce Araguas Uztaro alkarteko kide bat :

Entzün Louise eta Léonie moda desfileko sorzaileak

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir