• PDF

Maule hiriko xedeak

  • Jeudi, 09 Février 2012 09:36

Aitzin kontüak bozkatürik izan dira Mauleko Herriko-Etxeko kontseilüan. Obretan izatez, Herriko-Etxeko gela nausi arraberritüan egin da bilküra. Beste aipageietan, P.L.U edo hirigintzako planaren arraberritzeko xedea düe, azkena düala sei urte izan zelarik.  Bestalde, Agerrian segürtantxa lanak aitzina doatza, lotizamentü xedea ere bai eta ihiztegiarentako ondoko sasuan ikusi beharko. Prefosta, Mauleko ospitala aipatürik izan da ere, bantailaren 20an berri haboro jakin behar lükee bena Mixel Etxebest aüzapeza gustian eta sineskor agertü da, alde batetik, azken urteetan kontüak sano zirelakoz eta bestetik, beste ospitale zonbaitetan ber arrenkürak üken beitütüe aurten ere. Azkenik, jakinarazirik izan da Daniel Mainhaguiet Mauleko kontseilüko zinegotseak bere kargüa utzi düala.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir