• PDF

Erlezainak erreüs, erle eta üngüramenari bürüz

  • Mardi, 21 Février 2012 09:46

Erlezainak saldoan algar jüntatü dira Atharratzen «L’abeille des gaves des nives» alkartearen biltzar nausian. Eüskal-Herritik, Biarnotik eta Landesetarik jinik ziren erlezain franko informazioen biltzera. Erlezaingoan agertzen diren arrenkürak aipatürik izan dira, hala nola, CRUISER pozu edo barbalot ehailea, O.G.Mak eta Aziako lozerra. Hots, hiru arrenküra handiak, erle mündüa eta üngüramenarentako. Barantailaren 18ean, INRAko ikerlari bat hor zen, aziako lozerraren aipatzeko eta eginik diren ikerketen berri emaiteko. Azken urte horietan, erleen hiltzea emendatü da, %5 koa balinbazen negüaren elkitzean, orai %30 koa da hiltzea. Azkenik, bedatsia aski bertan jinen beita, aziako lozerraren atzamaiteko zepoen ezartea aholkatürik da, bereziki kobain ondoan edo zoin lekütan.

Entzün André Fontaine "L'abeille des gaves des nives" alkarteko bürüa : 

Entzün Beñat Etxebarren Urepeleko erlezaina : 

Ajouter un Commentaire

Code de sécurité
Rafraîchir