XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Previous Next

Holtzarteko zübia bezalako Xiberoko püntü turistikoetan bada hein batetan jente, aurten halere kanpotiar hanitxez gütigo jin dira

Mementoko segürtantza mesürak jentek ontsa erresetatzen badütüe, gogorrago dateke jente hanitx badatekialarik.

Erran behar da, eder egiten düan egünetan holzarten 500 otoetarat artino aparkatzen ahal dela.

Logibarrekoa jabea den Laurent Mané:  

Xiberoko saltzaleak baikor!

UCA edo Xiberoko saltzaleen batzordeak bilan baikor bat egin dü (edo züan, planeta jingabe) bere biltzar nausian.

Peio Queheille:

 

 

 

Previous Next

Peio Berrogain Sohütako Aharzaina etxaltean plantatü da apirilan, Vendée-an erosi dütüan 7 hilabetetako 100 ürzo pareekilan.
Onizegainean plantatürik zen Natxo Angulo erretretalat joanik, ordezkaria atzamanik!

Peio Berrogain :

Igaran astean lehen ürzo hümeak ehorik, Aharzaina etxaltean. Aste oroz ürzo hüme ehoko düe.

Ürzo manatzeko deit 0684153699 ealat ala mezü bat igor 'ferme Aharzaina'ri Facebook ala instagram bidez.

Eüskal sinesmenetaz mintzaldi bat emanik izan da

Leheneko sinesmenetaz argitarzünak eman dütü, Joseba Aurkenerena, erakasle eta idazleak. Lehen, sinestea natürraren indarretan bermatzen zen, berantago, kiristinogoarekin, gizona izan da zentroan ezarririk. Xehetarzün andana bat eman dütü, argizagia edo ekiaren inportantziaz edo ere ortzadarra eta erleenena. Joseba Aurkenerena :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan