XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Xiberoko botingoa bildü da

Xiberoko Sindikataren azken bilküran, gaüza andana bat aipatü dira, hala nola, oihan partzelen saltzeko nekeziak, « Ardi Beltza » alkartearen lagüntzea, ihizlarien batarzünarekin batean, oreinen orruen entzüteko güneen sortzea, edo ere Eskualdeko Parke natüral baten sortzeko asmüa, eta bortüetako hur askeen geogüneratzea… Jaques Barreix Sindikateko bürüa :

Haütüzko aroa ez bazen ere, jente andana bazen Xiberoko ützülüan

Antolazaleek ez düe nahi züen egüna ükan taldeka egiten zen 3. Xiberoaren ützülialako. Berorik ez bazen, lohi eta laino artean lasterkan ari izan behar düe. Parte harzaleen arabera, oso lasterketa gogorra zen, gehiena patarren gora, hala ere giro hona denek azpimarratü düe, eta xenda bazterreko süstengazaleen oihüak preziatü. Antolazaleen partetik, 350 lasterkariekin müga jo düela erranik izanda, ez dira haboro handitü nahi. Erran behar da, iragan urteko edizionetik, 42 taldetarik, 71 tara igaran dela parte harzaleen multxoa. 3 taldetatik, 2 xiberotarrak baziren, sailkapeneko lehen hiruak, kanpokoak izan dira, lehen xiberotar taldea, 7. Sailkatü delarik. Maylis Houret :

Lasterkari desbardin hanitx :

Mundüko gazna hoberena Xiberoko Chaumes gaznategitik elkitzen da

Esquirrou izenarekin, Estatu Batuetan egin den leihaketako 3400 gaznetarik hoberena elki da. 26 erresümetako gaznak lehian ziren eta mündü osoko ordezkariak ziren epai mahainean . Gazna hori,ardi esnearekin eginik da, Ossau Irati sor markan ; berezitarzüna dü ere, 7 hilabetez idorrarazten dela, hots zahartzera üzten da. Sari hori esker , merkatu berriak zabaltzen dira eta Chaumes gaznategiak badü xedea gazna mota horren emendatzeko ! Hortarako egoitza handitü beharko da eta lan postu zonbait sortzen ahal litaike. Egün, 145 langile dira Chaumes gaznategian eta 20 000 pinta esne biltzen dütü Biarno eta Eüskal Herrian. Frantxoa Challet gaznategiko ardüradüna :

74 urte eta beti bizirik da Herria aldizkaria

Ipar eüskal herriko aldizkari euskaldün zaharrenak « Herriak » bere biltzar nausia Muskildin egin dü igaran neskenegünean. Herria, ezagützen ez direnentako, ostegünoroz elkitzen den aldizkaria da leküko bai eta mündü zabaleko berriak emaiten dütüanak. Urte oroz harpidetza bakan zonbait galtzen badütüe (5 galdürik 2017an) 2200 irakurle beno haboro dütüe. Eüskalkietan idazten düe ere leküko berriketarieri esker. Xiberotik Allande Socarros ari delarik eta Jean Louis Davant ere bai noiztenka kronika zonbait idazten dütü. Biltzar nausian, eüskaraz irakurtearen garrantzia goraipatürik izan da eta horrek espiritüaren zabaltzeko, ideien zorrozteko edota eüskaraz bizitzeko beharrezkoa dela berretsi da. Peio Jaurajorie erredaktore burua :

Hor zirenez galtegin deiegü ze inportantzia zuan hentako Herria aldizkaria :

Xiberoko kürütxe gorria, itzalean aktibo.

Lehen sokorriak erakatsi, behardün familiean lagüntzea, eta adinetakoen etxeetan animazioneen antolatzea, ünhürri lana egiten dü Xiberoko kürütxe gorriak. Alkarteko berogei bat kideek, aste oroz eta urte osoan, beren denbora libretik parte bat eskeintzen düe, besteen zerbütxüko. Gure kartieletan ere bada zer egin jenteen lagüntzeko eta kürütxe gorriak erakutsi dü, berriki egin düan biltzar nausian, lan handia eramaiten düala ekipa motibatü batekin ! Gaxuxa Pontaut kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan