XÜXENEAN ENTZÜN

Hemen, Xiberoan ere

Hemen alkarteak biltzar nagusia Mauleko herriko etxean egin dü iragan astean. Ekimen berria plazaratü düe alkarteko kideek, zoinetan jenteen parte hartzea galtegiten düen. Web güne batek dü eskeintzen horrentako leküa, eta zehazki erranik, wiki batek. Wiki bat zer den bi hitzez argitzeko, interneten atzamaiten den arbel gisako zerbait da, zoinetan nornahik bere oharrak ezarten ahal dütüan. Gisa hortan, aipagei ezberdinetaz bakotxak bere iritzia idazten ahalko dü. Helbidea hau da (klika) : http://wiki.hemen-herrikoa.org
Web güne hortan jorratüko diren geiak Hemen alkarteak dütü proposatzen ; kostaldea eta barnekaldearen arteko "beharrezko harremanak" edo abiadüra handiko treina eta jadanik badiren trenbideak adibidez. Xiberoko geiak ere eztabaidagei dira Hemenen baitan. Batetik, Larraiñeko aspaldiko xede bat : ahalmen ürriko jenteer batzarri egiteko günearena. Mauleko Agerria apezetxe ohiaz zer egin erraiten ahalko düzüe ere delako wiki hortan. Entzün René Harlouchet, Hemen alkarteko lehendakaria :