Lokotin, Kamerunen, osagarri arrenküra handiak badütüe (bereziki Ihesa edo Sida eta paludismoarekin), eta ahal güti erien artatzeko. Christian de Gaye (argazkian erditan) Mauleko sendagileak hanko egoera ontsa ezagützen dü, eta ontsa badaki osagarri mailan zertan diren lehentarzünak. Erran behar da bere alkartea (Les Chemins de Lokoti) Kameruneko beste alkarte batekin ari dela alkarlanean. Gisa hortan, afrikarren galtoer ihardetsi nahian ari dira lanean heben.
Jadanik joan-jin bat beno haboro egin düe, sendagai, preserbatibo eta zernahi tresneria eramaiteko. Bena xede handiena Lokotiko osagarri zentroaren arraberritzea izan da. Aurten adibidez, zentroan sistema elektrika fidagarria ezarri düe, argi indarra joaiten beitzen arteka.
2010eko xedeetan, aipagarriena delako "container" baten igortea izanen da, Mendikotatik Loktirat, sendagai eta materialez beterik. Bena gaüzak igortea lagüntzaren parte bat besterik ez da. Leküan leküko elkibideak ere txerkatzen dütüe. Hur pützüak ala ütürriak eraikiko dütüe, eta bedezi eta erizainak Afrikarat igorriko dütüe leküko jenteen formatzekoa. Informazio haboro beren web günean, heben klikatzez.
Entzün Christian de Gaye :
Lokotiko informazio haboro badüzüe bideo hontan :
{youtube}Rui0b1ZSA4w{/youtube}