• PDF fitxategia

Maskarada, bena Moldaviakoa

Moldaviako (Errumania) Jauna eta Anderea. Argazkia : Nicole Lougarot"Bohémiens" libürüarekin (Gatuzain argitaletxea) Nicole Lougarot Xiberoko maskaraden zentzü ezezagün baten ikertzen hasi zen. Tziganoek Europan gainti egin bidajeetarik, beren ihauteriak hainbat herri eta eskualdeetan gureganatü dütügüla erraiten züan. Hortaz gain, paraleloan ezarri zütüan tziganoen bazterketa soziala eta maskaradetan emaiten zeien ütxüra "txarra" (gaistoak, zikinak...). Libürüa argitaratü ondoan, bere ikerketen ütürria bisitatü dü, Moldavian, eta zehazki Errumanian. Han ere maskaradak egin dütüe negü hontan, eta erraiten zeigüna erakusten deigü orai han hartü argazkiekin. Hebenko kargüen parekoak atzaman dütü han.
Entzün Nicole Lougarot :
Irakur Nicole Lougarot-k idatzi artikülüa, eüskaraz eta frantsesez, heben klikatzez.
Bedezia eta hartza. Argazkia : Nicole Lougarot "Kauter" bat perediküa emaiten ari. Argazkia : Nicole Lougarot Moldaviako (Errumania) Zamalzainak. Argazkia : Nicole Lougarot

Comments  

 
#1 ahozabal 2010-01-21 08:24 Geiak interesatzen nizü. Düala urte zonbait Sohütako Maskaradak Mauleko Plazan izan ziren eta buhamesa batek haur bat sortü züan, ez dütüzü oro galtzen… Mintzaldietan zertaz ari dira Moldavian ? Quote
 
 
#2 oier 2010-01-21 09:55 Agur bero bat Gipuzkoatik. Zenbaitetan gertatzen zaigu etxeko sukaldean jolasean hasi eta bolbora asmatzen dugula, 800 urte lehenago Txinan asmatua izan zela ahantzita. Nicole Lougarot-en lana oso interesgarria da buhameak Euskal Herrian noiztik eta zenbat ditugun ohartzeko, baiona ijitoak maskarada eta inauterien "sortzaile" jotzeko ahalegina gehiegizkoa da. Europako inauteriek elkarren artean dituzten antzekotasunak izugarriak dira eta hainbat eta hainbat lan dira horien inguruan, orain ia 100 urteko Violet Alford-en lanetatik hasi eta gaurdaino. Thierry Truffaut-ek Barkoxen egindako jardunaldietan irudi ikusgarriak eskaini zizkigun horren inguruan. Buhameek pisu handia izan dute errito horien zabalkundean baina ezin haiengan utzi ardura osoa. Gaiaz interesa duzuenontzat horra webgune interesgarri bat, eta kasu bibliografiari, bada eta ehunka liburu idatzirik horren inguruan:
www.carnivalkingofeurope.it/.../
Quote
 
 
#3 nicole lougarot 2010-01-21 21:19 Egün hon, Oier
Ehünka liburu idatzirik ihauterien üngürian egia da, bena mementokoz ez dut oraino bat atzaman Tziganoen personajetaz maskaradetan, salbu Marianne Mesnil-ena « Le beau, la bête et le tsigane ».
Prefosta ez dutut oro irakurri, bena frantsesez, espanolez edo inglesez zonbait. Ene libürüan (« Bohémiens » - Gatuzain 2009 ), Europako ihauterien üngüru bat proposatzen dut, eta harrigarria da nola tzigano personajeek lekü handia düen. Kataluniako maskaradak « ball de gitanes » deitzen dira, eta Violet Alforden lanetan, ez dut explikazione bat atzaman, ez eta ere beste hanko liburuetan. Ikerlariek (nik ezagutzen dudanaz pürü) ez düe sekulan erran egiazko Tziganoak instalatü zirela maskaradetako erresumetan, aldiz beti erraiten düe (aipatzen düelarik !) igaraiten baizik ez zirela. Eta hori ez da egia.
Prefosta xehatarzün haboro balinbadüzü tziganoen personajetaz maskaradetan, interesatürik nüzü!

Nicole
Quote
 
 
#4 nicole lougarot 2010-01-21 21:20 Ahozabal entako, orai perediküen ützülpenen egiten ari nüzü. Urrentü dükedalarik jakin araziko dit.
Nicole
Quote
 
 
#5 oier 2010-01-22 10:28 Egun on Nicole eta mila esker zure erantzunagatik!
Irakurri nuen zure liburua bai, eta Barkoxen egin zenuen aurkezpena ere entzun nuen. Tziganoak Europako folklorean usu agertzen direla jakina da, baina zure liburuan proposatzen duzun hipotesia, maskarada horietako asko jatorriz festa tziganoak zirela, nahiko zalantzagarria iruditzen zait. Zenbait maskaradetan ijito ugari ageri da, baina oso antzeko osagaiak dituzten beste zenbait maskaradatan ez da kasik ijitoen arrastorik. Europako inauteriak festa zahar, konplexu eta nahasiak dira, eta oso zaila iruditzen zait, maskarada mota bat horietatik banandu eta jatorri zehatz horri lotzea. Segi gogor ordea zure ikerketarekin, hipotesia berretsi ala hipotesia baztertu, bidean hainbat kontu interesgarri erakusten ari dizkiguzu eta.
oier.
Quote
 
 
#6 Lürbeltz 2010-01-22 14:35 Oso, bat egiten diat hireki Oier… Zer mila debrü, nola ote honartzen ahalko günüke, Mariren azpitik sortürik diren gure ohidürak,tzigano tropa…txar batek koza ditzan. Ikerlari honek emeki-emeki erranen deigü Tziganoek kültüra zati bat ütziz gain, beren azia ere hedatü ahal üken düela. Ezin honartüzko gaüza: Zuberotarrer buhamen odola zainetan kurritzen zaiela. Va de retro tziganoas!!
Ez, Maskaradak Zubero mitikoan sortü dira, Arbailetako karbe batean eta aurtenkoak ere, Larrainekoak karbe hartan lano urdin batean desagertüren dira. Lasai Oier, beti ber aurpegia atxikiko du zure ametsetako Zuberoak
Quote
 
 
#7 oier 2010-01-22 21:03 Lürbeltz: Ni ez naiz kezkatuta nire odolean eta gure tradiziotan tziganoen hazirik egotearekin. Nire arbasoen artean izango dira tziganoak edo mairuak ugari, eta gure tradizioak eta maskaradak handik eta hemendik etorritako osagaiz eginak daude, horretan ez dut zalantzarik. Dantzako puntü zenbait errejimentatik ekarriak dira, doinuetako batzuk Parisen modakoak ziren XVIII. mendean, kherestuek dantzatzen duten fricassea Europa osoan ezaguna da,… Ijitoen arrastoa maskaradetan argia da, baina Zuberoako maskaraden abiapuntu nagusia ijitoen erritoak direnik eztabaidagarria deritzot. Orain arte erakutsitako datuak ez dira aski hori frogatzeko nire ustez, baina Nicole ikertzaile saiatua da eta datu bilketan segiko duela espero dut, planteatu duen hipotesia berretsi edo baztertu arteraino. Baina ezin ditut ulertu Zuberoako maskaradak Europako bere anai-arrebekin lotuta ez bada. Eta barka, baina nire ametsetako Zuberoak ez du beti aurpegi bera, eta gutxiago mitikoa. Quote
 
 
#8 oier 2010-01-22 21:36 Bide batez, dantzan.com-en orain urtebete ijitoak eta dantzaren inguruan prestatu genuen albistea ikus dezakezue: dantzan.com/.../... Quote
 
 
#9 ijitoa 2010-01-28 17:13 AH bon perdiou! Quote
 

Add comment


Security code
Refresh