• PDF fitxategia

Güne hezeen mündüko egünaldiak

Mündü mailan ospatzen direnez geroz, Grandeur Nature alkarteak lekükoa hartü dü güne hezeen egünaldiek oihartzüna üken dezen Xiberoan ere. Güne hezeak deitzen dira besteak beste zohinkaztegiak (tourbières) eta zümatzeak dütüen güneak. Horien ezagützeko parada izanen da neskenegün hontan (urtarrilaren 30) eta dagün asteazkenean (barantailaren 3). Lehen hitzordüa, neskenegünean, arrestiriko 2.30etan emanik zaizüe Onize Gaineko zübian. Bigerren hitzordüa ber leküan dateke, bena 7 eta 12 urte artekoentako.
Güne hezeak zer diren, halere, aitzinetik jakiten ahal düzüe Grandeur Nature alkarteko Synthia Olasque behatzez :

Comments  

 
#1 Sarbaledi 2010-02-02 09:49 zaliga? zer da hori? Ha zaliga! zaliga! zaliga! les aristocrates à la lanterne, ha zaliga zaliga zaliga les aristocrates on les aura!!!
Zümatze irakurri behar zen agian: zümea sortzen den güne bat hots!
Quote
 
 
#2 artikülü egilea 2010-02-02 09:59 Esker mila eüskaltzain jaun edo anderea, xüxenketa eginik. Ondokoan gure hitz okerrekin ez bada hitz jokürik egiten ahal, igor halere hitz egokia, bardin xüxentüko beitügü. Quote
 
 
#3 Sarbaleza 2010-02-02 15:23 Euskalzaindikoak hitz okerren zain egon beharko lirateke bena lotsa diat düen adinareki bazkal pausüak gero eta lüzeago egiten dütüela. Ez beit niz goi mailako euskaldüna ene heiñean baratüko niz erran nahi beita karrikako mintzajean eta zonbat aldiz okerra oker ützi behar da harek ere bere biziaren egiteko eskübide güziak dütüalakoz… Quote
 

Add comment


Security code
Refresh