• PDF fitxategia

Euskadi Europan zerrendaren aurkezpena

Ezker-esküin : Beñat Oteiza, Jean Teletxea, Txaro Goikolea eta Paco ArizmendiIragan ostiralean (barantailaren 19) Euskal Alderdi Jeltzaleak eskualdeko haüteskundeentako prestatü düan zerrenda aurkeztü dü Maulen. Euskadi Europan izena düan zerrendan, departamentü hontarik kanpo ere aurkeztü dütüe EAJko haütageiak, hala nola Gilles Choury xiberotarra besteak beste.
Kanpainan azpimarratü nahi düena, beren egitüraketa institüzional xedea da, hori beiteigüe haboroenik aipatü. Eskualdearen eta departamentüaren ahalmenak lütüzküan eüskal egitüra administratibo baten alde agertü dira. Beren erranetan, ez da aski informazione frantses lürralde egitüraketa xede berriaz horrekin konparatzeko, eta ez düe ere autonomia deitü nahi (entzün alkarrizketa).
Bestalde, Bateraren galtozkatze xedearekin bat egiten düe, bena hori ez da gaüza berria. Alderdiak düan ikuspegi originalena beharbada, abiadüra handiko trenbide xede berriaz da. Horren beharra badela erraiten badüe ere, ez dira ados egiteko manerarekin, eta parada güzien berriz ikertzea galtatzen düe.
Entzün Beñat Oteiza EAJko kidea, alkarrizketa orokorran :

Entzün Beñat Oteiza abiadüra handiko trenbide xede berriaz :

Comments  

 
#1 Bide beltza 2010-02-24 10:24 AHTaren bidea Oteizaren etxaitzinetik igaranarazi behar da eta 2×2 autobidea bere etxe gibeletik…Ordüan agian beste ikusmolde bat badüke. Hego aldean denak ados direla dio. Ola, ola edo ole, ole,Pénébista! ahatze dük alde batetik erreprezio bortitza egarten düela AHTaren kuntre oldartzen direnek, kuntre ziren aüzetxe güziak debekatü dütüela eta bestaldetik alderdi politiko kolaborasionistak PNVa barne prefosta, Herriaren oihüen ixilarazteko espainolisteki esküz eskü doatzala. Demokrazia ikusbide ederra ez Hego Euskal Herrian?. Quote
 
 
#2 Zoin demokrazia ? 2010-02-24 10:48 Beti ber gaüza, demokraziaz haboen mintzo direnek düe gütienik aplikatzen. Eta lezione emaiten audela… Quote
 
 
#3 PNVkrazia 2010-02-25 10:50 PNVa txapeldün sail hontan. Euskadi europan aldarikatzen dü. Euskadi baizik he! Nafarroa eta Iparraldea, Palestina eta Txetxenia gisa, aski dirateke alanbrez üngüratzea, txakurreki zaintzea eta ahalko delarik osoki ezabatzea…
Euskadi Europan üilü kaka bat baizik da.
Euskal Herria Mündüan bürüa gora doan herridi handi bat da!.
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh