XÜXENEAN ENTZÜN

Üdako animazionen sasoa presentatü dü xiberoko turisma gulegoak

Beti bezala üda bizi izan behar lüke Xiberoan.
Pastoralada, espartinaren besta, Garindaineko festibala, Larraineko traila animazioneak ez dirate eskaz.
Animazione horik orro presentatü dütü Maule eta Atarratzeko turisma gulegoak.
Ohartarazi dü lan egiten züela bai kanpottarentako bena ere eta geienik xiberotarrentako.
Hartakoz güne hanitxetan tresna zonbait badütüe animazioneen reklamaren egiteko.
Kültüraldia librüxka beti hor bada, beren lana kanbiatü da eta informatizatü da.
Hartakoz hedatürik dira Xiberoan zehar PIMS telebista ekran elibat non ere biltzen dütüen animazioneak orro agertzen diren. Dei bat egiten düe ere antolazaleer beren animazioneko turisma gulegoari berrien helarazteko.
Zer nahi izanik sasoa denboran arabera izan behar lüke hots ekiaren esperantxa düe.

Majilou Garicoix: